Tolosan dugu egoitza eta vending-zerbitzuetan dihardugu, merkatuan desberdintzeko asmoz;
izan ere, produktu bikainak eta premietara egokitutako zerbitzua eskaintzen ditugu.
Espresso Zerbitzuak 1998an sortu zen Tolosan. Merkatukoak ez bezalako balioak ditu,
eta horiek jendarteratu nahi ditu, goi-mailako produktuak merkaturatuta (illy, Nestlé, etab.),
eta bezeroari zerbitzu pertsonalizatua zein harreman zuzena eskainiz.
• Azken belaunaldiko makinak.
• Makinen hornikuntza eta mantentze-lanak langile kualifikatuen eskutik.
Enpresako langile guztiek dute Elikagaien Segurtasun eta Higieneko teknikari-titulua.
• Zerbitzu tekniko propioa.
Gure Kalitate Sailak bermatzen du zorrotz betetzen dugula elikagaien higienearen arloko indarreko araudia. ISO 9001:2008 ziurtagiria dugunez, behartuta gaude bezeroekin hitzartutako prozesu eta baldintza guztiak betetzera. Aldian behingo tenperatura-azterketak egiten dizkiegu gure produktuei, ganberei, ibilgailuei eta makinei. Gure birjartzaileek elikagaien manipulatzailearen txartela dute, eta gure ibilgailuak homologatuta daude elikagaiak gure hozkailuetatik bezeroen esku dauden makinetara tenperatura egokian garraiatzeko.
Honako hauetan da aplikagarria kudeaketa-sistema:
etxean erabiltzeko kafe-makinak merkaturatzea eta edari bero zein hotzak eta zizka-mizkak saltzeko vending-makinak. Osasun-baimena: 92.13308/SS. Kategoria eta jarduera: 1/15.
Gure enpresa illy caffé markaren kontzesiodun esklusiboa da 1998. urteaz geroztik.
Urte hauetan guztietan Espainiako kontzesionario onenaren sari bat baino gehiago jaso dugu,
produktuaren kalitateari eta bezeroek gure zerbitzuetan jarritako konfiantzari esker.
Ezagutu illy sakonago >>>